XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pedro Anton etxekoa bezela zeukaten: badakizu.
- Ara Mikalla ta Katalin aurretik.
- Ondo zurbil ta maixkarra dago Mikalla gajua.
- Bai, eztauka orrek, gaur, ezkondu zanean aña patxada ta nasaitasun.
Oroitzen naiz: ementxen geunden oien eztaia or zear igaro zanean.
Bazan orduan ijiji ujuju ta deadar alaia galanki; bazan orduan jana ta edana, etxe-bizitzea ta ontzurre... baña gaur, geu baño gutxiago.
- Iñazio Marik urtuko luke, ondatuko luke, baita....
Orain ere ura ezta or agiri.
Zeregiñen bat izango du Moxolonean.
- Arrek Moxolonean zeregiñak eta emazteak etxean estutasunak.
- Martiñek ez aldiote ezer ekarri?
- Zera, jateko gogoa galanta.
Ori ere, aitaren antzera, Moxolotarren adiskidea omen da.
- Aizan beste gauza bat.
- Um! Ez... Tira, arrek nai izan du, baño ezkera zertu....
Len ere, iñor eznualako eznaiz egon: neuk artarako zerik ez, orra.
- Obeto den neskazar, Peru traketsaren emazte baño.
- Bai, baña ez uste izan mutil ura ain zera danik.
Nork zainturik eztu euki ta....
- Ja jai! Orixe-re jolasa litzakete.
I baño ardo zarra naiago din arrek.